XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Behiarena nola izan huan?

- Behiarena?

Ezer ez, motel.

Larunbat batean gertatu zitzaidaken.

Igandean karrera nian, eta, jakina, bezperan bada ere egin egin behar entrenamendu ofiziala.

Pentsa ezak nondik norakoak izango hituan gure etekinak.

Kontuak atera itzak, preparazioaren araberakoak.

Larunbat horretan behintzat, abiatu nauk nire bizikletaren gainean, eta, motel-motel, bihotzak ia ihes egin zidaken kanpora.

- Han ere frenuak failatu seguru?

- Frenuak?

Frenuak ezta ukitu ere, gizona!

Han ez nian ezertarako ere astirik izan.

Pinpirineko maldan, gutxienez sesentan nindoaken, eta behi bat ikusten ez diat, ba, aurrez-aurre, kaminoaren erdian zeharka!

Dena oso azkar gertatu huan.

Ez maniobrarako astirik, ez frenatzeko...

Gainera iritsi ninduanean, iufa! salto gora behiaren gainetik, eta nire Pura-sangre behiaren azpitik aurrera alajainkoa!

Biak berriro parean ginenean, gainean jarri eta segi aurrera!

- Hori nik ez diat sinesten, Mieltzo!

Kontu horietan behi hark ez zian errapa handirik edukiko.

Bestela nola pasa bizikleta bere azpitik?

Ezta karreretako behia izanda ere!

- Ez baduk nahi, ez sinestu, baina, gureak hituen karrerak, gureak!

Orain edozein duk karrerista, Proxpero.

Ipurtzuloraino drogatu eta tira!

Eta oraingo hauen jazkerak ikusten al dituk?

Horko betaurreko, horko kasko koloredun, horko kopetako zinta...

Bueno, bueno, bueno...

Horiek zer dituk, ziklistak ala kantinerak?

- Atzeratua hago Mieltzo, atzeratua!

- Gaurko pasadatxoa ere eman zioat nire Pura-sangreri, eta goazemak trukean partidatxoren bat jokatzera, Proxpero.

Han jarraituko diagu gure eztabaida.

- Honez gero Juantxo eta Tomas zain zeudek.

- Anttonio ere han egongo duk tantoak tiratzeko bada ere.